125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2441/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 1488/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2009ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, izangairik ez delako aurkeztu.

2. Ebazpena jakinaraztea epaimahaikideei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0923132