125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hirugarrena.-Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak (63, 157 eta 158. lurzatiak), Tebasko Kontzejuak sustatua: Behin betiko onespena.

2009ko ekainaren 3ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ziren Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak, eta argitaratzeari eta erregistroko jabe ukituei jakinarazpena egiteari ekin zitzaion.

Jendaurreko epea, 20 egunekoa, igaro ondoren, alegaziorik izan ez denez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz, agiria behin betikoz onetsiko da, eta onespen horrekin batera jabe guztiak konpentsazio sisteman sartuko dira automatikoki.

Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta ukitutako jabe guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan; gehienez ere hiru hilabeteko epea emanen zaie haiei, eskritura publikoaren bitartez konpentsazio batzordea eratzeko. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Zinegotziek aho batez erabaki dute:

1) Tebasko UE6 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak behin betiko onestea.

2) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3) Erregistroko jabeei behin betiko onespena jakinaraztea, eta 3 hilabeteko epea ematea, gehinez ere, konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoaren bidez.

Tebasen, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0923242