125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2420/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 2420/2009 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari eta 30833 zenbakiko lanpostu hutsa Francisco Javier Gorricho Labiano jaunari esleitu zaio. Lanpostua Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

Deialdia 2008ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Iruñean, 2009ko irailaren 18an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0923211