125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2009 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Álvaro Jesús López Riesco jauna Garesko notario izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2009ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez, lehiaketa iragarri zuen, hutsik zeuden notario postuak betetzeko, horietako bat Garesen (Nafarroa) aritzekoa. Ebazpena 2009ko ekainaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Lege horretan xedaturikoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.

Bidezkoa da, beraz, Foru Komunitatean hutsik dagoen notario postua hartuko duen izangaia izendatzea, indarra duen Notarioei buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. artikuluetan eta hurrengoetan eta Notarioen barrutien mugaketari buruzko otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Álvaro Jesús López Riesco jauna Garesko notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Notarioen Elkargoari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko irailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0923289