123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aurrekontuko 3/2009 aldaketa

Udalak, 2009ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2009 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa, herriko argien zainketari, bide eta landa jarduerei, eta erregaiei dagozkien kontu-sailak aurrekontuko diruez horni daitezen. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantziatuko dira.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0922665