123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2009ko irailaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoetako lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen gaineko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Santakaran, 2009ko irailaren 18an.-Alkatea, Luis Daniel Ayábar Gárriz.

Iragarkiaren kodea: L0922804