123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Udal ordenantza. Hasierako onespena

Santsolko Udalak, 2009ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoetako zoru, zorupe edo hegalkinean eratu jabari publikoan, herritar guztien edo parte baten interesekoak izanik edo haiengan eragina dutela, zerbitzu enpresa ustiatzaileek egindako aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Santsolen, 2009ko irailaren 18an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0922742