123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jacobaren pasabideko hegalkinaren zati bati kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-sep-09 (12/CU).

"Ikusita Udalbatzak, 2009ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran hala erabakita, irekitako espedientea, Jacobaren pasabideko hegalkinaren zati bati kalifikazio juridikoa aldatzeko, non "jabari publikoko ondasun" izatetik "ondareko ondasun" bihurtzen baita, Zapatería, 19ko jabeekin hitzarmen bat egin ahal izateko. Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta kontuan hartuta, bestetik, Udalaren helburuak betetzeko lurzati horren beharrik ez dagoela deklaratu behar dela, gero besterentzeko.

Honako hau erabaki da:

1. Jacobaren pasabideko hegalkinaren zati bati kalifikazio juridikoa aldatzea, "jabari publikoko ondasun" izanik "ondareko ondasun" bihurtzeko. Hona hemen ukitutako eremuaren deskripzioa:

Pasabideko sabaitik gertuen dagoen espazioa da, 2,95 metroko garaieratik gorakoa, bere egungo sestratik neurtuta, eta pasabidearen zabalera osoa hartzen duena. Sakonera, Zapateria kaleko fatxada lerrotik neurtuta, 17,60 metro ingurukoa da, Zapateria kaleko 17. zenbakiaren mehelinetik, eta 18,45 metrokoa, eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren mugatik neurtuta; salbuespena, ardatza albo batera duen atea irekitzeko behar den espazioa da, Zapatería kaleko fatxadan pasabideak egun duen garaierakoa.

2. Hegalkinaren aipatu zatia ez dela beharrezko deklaratzea Udalaren helburuak betetzeko.

3. Erabaki honen berri ematea Ekonomia Alorrari, dagozkion oharrak egin ahal ditzaten udal inbentarioan."

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0923001