123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Alde Zaharreko BBBPBko aldaketa puntuala, Pamplona Centro Histórico, S.A.k sustatua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko irailaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-sep-09 (10/UV).

"Ikusita Iruñeko Alde Zaharreko BBBPBko aldaketa puntuala, Pamplona Centro Histórico, S.A.k sustatu eta bertako arkitektoak, Vicente Vitoria Mangado jaunak, prestatua. Hartan, 1067. lurzatiaren (Descalzos, 24ko egungo eraikina) hirigintza araudi partikularreko fitxaren aldaketa puntuala planteatzen da; izan ere, gaur egungo eraikinaren garaiera, hau da, B4, ematen zaio lurzatiari, nahiz eta beste bat eraikin bat egin. Bestetik, ikusita txosten teknikoa, juridikoa eta Vianako Printzea erakundearena,

Honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea "Iruñeko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezia. Aldaketa Puntuala. 1067. lurzatia, Descalzos kaleko 24ko eraikina" izeneko dokumentua.

2.-Dokumentu hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922996