123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. poligonoko 535-C lurzatiaren xehetasun azterlana, Aurelia Felisa Iribarren andreak sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko irailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. poligonoko 535-C lurzatiaren xehetasun azterlana, Aurelia Felisa Iribarren Ezcurra andreak sustatua. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2009ko irailaren 16an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0922749