123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

1. aldaketa 2009ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2009ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aldez aurretik 2009ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 4an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

2. kapitulua: 1.300 euro. Kreditu gehikuntza.

6. kapitulua: 211.000 euro. Kreditu gehikuntza.

6. kapitulua: 4.000 euro. Kreditu berezia.

Guztira: 216.300 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua: 24.000 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 192.300 euro.

Guztira: 216.300 euro.

Murietan, 2009ko irailaren 22an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0922953