123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEZKIRITZ

Aldaketa aurrekontuetan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza:

Kontu-saila: 1 581 60001 Sasitzak kentzea eta zuhaitzak landatzea: 11.258,45 euro.

Finantzabidea:

1.870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.258,45 euro.

Mezkiritzen, 2009ko abuztuaren 28an.-Kontzejuko burua, Sergio Hernandez Errea.

Iragarkiaren kodea: L0922747