123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2009ko irailaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendigorriko 2. poligonoko 305. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jesús Armijo Paulorena jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendigorrian, 2009ko irailaren 14an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0922481