123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Udalaren ordenantza, herriko jabari publikoko aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2009ko irailaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0922480