123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketaren proiektua.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko irailaren 16ko 279/2009 ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.5 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Martzillako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Martzillan, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0922667