123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ordenantza fiskala, Mankomunitatearen garabiaren zerbitzuko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2009ko abuztuaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garabiaren zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 32. artikuluari jarraituz, 30 eguneko jendaurreko epea izanen da bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Martzillan, 2009ko abuztuaren 26an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0922471