123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia.
Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2009ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udalaren lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia.

Indarrean dagoen legerian xedatuarekin bat, deialdia jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0922752