123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LINTZOAIN

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

-Kreditu berezia:

Kontu-saila: 1 121 62201 Kontzejuaren bulegoa egokitzea: 2.000,00 euro.

-Finantzabidea:

1.870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000,00 euro.

-Kreditu gehikuntza:

Kontu-saila: 1 533 69001 Oihan jarduketak: 7.800,00 euro.

-Finantzabidea:

1.870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.800,00 euro.

Lintzoainen, 2009ko abuztuaren 28an.-Kontzejuko burua, Vicente Torrea Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L0922894