123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2009ko uztailaren 2an, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean Iñigo Lizasok eta Miren Olaetxeak sustatu duten aldaketa. Xedea da 1,5 m-ko lurra lagatzeko betebeharra kentzea, lurzatiaren fronte guztiaren luzeran, guztira 57,22 m²-ko azalera izanik, eta horren ondoriozko urbanizazioa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Imotzen, 2009ko irailaren 18an.-Alkatea, Joaquín Garbisu Orayen.

Iragarkiaren kodea: L0922803