123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

Galipentzuko Udalak, 2009ko irailaren 17ko osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten. Espedientea Udal Idazkaritzan dago. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.

Galipentzun, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, Karmele Iriguibel.

Iragarkiaren kodea: L0922789