123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2009ko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko 2. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Troyas Bermejok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2009ko irailaren 21ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0922895