123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Etxalarko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak María Coro Goyeneche Zubieta andrea izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izangai proposatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 8.1 oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2009ko maiatzaren 5ean, 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

Etxalarren, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0922800