123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udalaren 2009ko aurrekontuko aldaketa.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onestea erabaki zuen Udalaren 2009ko aurrekontuan, kirol instalazioak berritzeko gastuei aurre egiteko eta Udaletxea eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0922723