123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2009ko irailaren 16an emandako 116/2009 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen katastroko 1128. lurzatiaren xehetasun azterlana (Beriaingo Udal Planeko S-I/III sektoreko A-2 unitatea), Gabriel Oroz Valencia jaunak Promociones Gocar, S.C.I. ordezkatuz sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0922727