123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.1 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.1 unitatea birzatitzeko proiektua, Luis Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garín arkitektoek prestatua eta El Dorre, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokiak juzgatzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko irailaren 18an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0922807