123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2009ko aurrekontuaren aldaketak. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2009ko uztailaren 1ean eta 2009ko abuztuaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontua aldatzen duten espedienteak (oinarrizko errenta kobratzen duten langabetua kontratazeko eta Iturritzako erortza moldatzeko obra).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arantza 2009ko irailaren 21ean.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0922874