123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Pilar Mejias Jiménez arkitektoak prestatua eta Ostoki karrikako 2an dagoen eraikineko jabekideek sustatua, higiezinean igogailua paratzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2009ko irailaren 10ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0922715