123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 16/2009 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008tik 2009ra luzatutako udal aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 16/2009 espedientea, guztira 17.123,28 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko abuztuaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Gastuak:

Kontu-saila: 1 4320 13111. Izena: behin-behineko lan-kontratudunen zerbitzuen ordain. (1 4 1 poltsa). Behar den zenbatekoa: 17.123,28 euro.

Finantzabidea:

Kontu-saila: 1 2220 12001. Izena: udaltzainen oinarrizko ordainsaria (1 2 1 poltsa). Behar den zenbatekoa: 17.123,28 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0922648