123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 15/2009 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008tik 2009ra luzatutako udal aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 15/2009 espedientea, guztira 100.000,00 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko abuztuaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Gastuak:

Kontu-saila: 1 4520 47001. Izena: Nitram-ekin kontratua amaitzeagatik ordaintzekoa. Behar den zenbatekoa: 100.000 euro.

Finantzabidea:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

EUROAK

1 3130 22707

Eguneko zentroaren azterlana (1 3 2 poltsa)

5.000

1 4524 212

Dantzalekuaren mantentze-lanak (1 4 2 poltsa)

2.000

1 4520 48910

Nafarroako Txirrindula Itzulirako ekarpena (1 4 4 poltsa)

7.000

1 4534 48204

Hitzarmena Karting-ekin

2.000

1 4520 48904

Segalarien hitzarmena

1.500

1 5810 21802

Bideak eta ur-bazterrak (1 5 2 poltsa)

11.000

1 4320 22110

Landareak eta lorategietako lanabesak (1 4 2 poltsa)

4.000

1 4430 212

Hilerriko konponketa arruntak (1 4 2 poltsa)

6.000

1 4533 22611

Azpiegiturak eta bestetako lanak (1 4 2 poltsa)

3.000

1 5810 22606

Mendietako batzordearen jarduera (1 5 2 poltsa)

7.000

1 6110 22707

Ekonomia azterlanak (1 6 2 poltsa)

2.500

1 4510 48906

Hitzarmena Eusko Ikaskuntzarekin

1.000

1 4515 463

Mankomunitatearen ekarpena euskararako

6.500

1 4320 22715

Lorategiak mantentzeko zerbitzua

11.500

1 5810 13000

Mendi teknikariaren ordainsaria (1 5 1 poltsa)

20.000

1 1110 22607

Senidetzeak (1 1 2 poltsa)

6.000

1 1210 22707

Inbentarioaren azterlana

4.000

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2009ko irailaren 16an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0922647