123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

724/2009 EBAZPENA, irailaren 11koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez jendaurrean jartzen da proiektu honi dagokion Ingurumen ukipenen azterlana, proiektuarekin berarekin batera: "DC 66/13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linea berriaren proiektua, biogas planta batean sortutako energia ateratzeko, Caparrosoko eta Martzillako udal mugapeetan". Hibridación Termosolar Navarra, S.L.k sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko I) atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Aurkeztutako agiriak eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunez, proiektu honi dagokion Ingurumen ukipenen azterlana, proiektuarekin berarekin batera: "DC 66/13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linea berriaren proiektua, biogas planta batean sortutako energia ateratzeko, Caparrosoko eta Martzillako udal mugapeetan". Hibridación Termosolar Navarra, S.L.k sustatu du. Hori hala izanen da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuarekin bat.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Caparrosoko eta Martzillako udaletxeetan, bulegoko ordu baliodunetan. Epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Caparrosoko eta Martzillako udalei eta sustatzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko irailaren 11n.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0922733