123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak uztailaren 3an emandako 1033/2009 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Lan Harremanei buruzko Sektorearteko Akordioa aldatzeko akta, 2009ko ekainaren 25ekoa (espediente zenbakia: 1/2009 A.I.), erregistratzea, gordetzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Ebazpen horren argitalpenean akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

1.-Nafarroako Lan Harremanei buruzko Sektorearteko Akordioari buruz, bai tituluan, bai testuaren barrenean, egiten diren aipamen guztiak, aktaren lehenbiziko paragrafoan egiten dena izan ezik, "Nafarroako Foru Komunitateko lan gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko lanbidearteko Akordioari" buruzkoak balira bezala hartuko dira.

2.-12. artikuluko 2. puntuan 10.3 artikuluari buruz egiten den aipamena, artikuluak berriz zenbakitu direnez, 9.3 artikuluaren aipamena da.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F0922498