123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

296/2009 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, apirilaren 23ko 163/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako diru-laguntzen deialdian onartutako gastua handitzen duena. Foru agindu horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia arautzen du.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak apirilaren 23an emandako 163/2009 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia.

Foru agindu horrek 145.400,00 euroko gastua baimendu zuen, 2009ko gastuen aurrekontuko "Emakume elkarteentzako eta bestelako entitateentzako transferentziak" izeneko 94000 930001 4819 232200 kontu-sailaren kargura.

Deialdian hasiera batean baimendutako aurrekontuko kreditua ez da aski izan jasotako eskaera kopuru handiari aurre egiteko eta, hortaz, beharrezko jo da baimendutako gastua 78.936 eurotan handitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia ebazteko baimendu zen gastua 78.936 eurotan handitzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Emakume elkarteentzako eta bestelako entitateentzako transferentziak" izeneko 94000 930001 4819 232200 kontu-sailaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 14an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0922538