123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2521/2009 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 24ko 2308/2009 Ebazpenaren eranskina aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko hirurogeita hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Lanpostu horietako hamabost lan araubidekoak dira, lanaldi laburreko kontratuarekin.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 24an emandako 2308/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko hirurogeita hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Lanpostu horietako hamabost lan araubidekoak dira, lanaldi laburreko kontratuarekin.

Ebazpen horren eranskinean bi akats kateatu hauek atzeman dira:

Izangai onartuen zerrendan Eva Berango Ursua andrea agertzen da, baina baztertuen zerrendan agertu behar du, ez baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta, beraz, ez baitu betetzen deialdiaren 3.1.a) atalean eskatzen den betebeharra.

Eta, bestalde, izangai baztertuen zerrendan, bertan azaltzen denaren arabera deialdiaren 3.1.a) ataleko betebeharra ez betetzeagatik, María Teresa Beriáin Burgui andrea agertzen da, baina Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa denez, onartuen zerrendan agertu behar du.

Hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da zuzenketa egitea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 24ko 2308/2009 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko hirurogeita hamahiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Lanpostu horietako hamabost lan araubidekoak dira, lanaldi laburreko kontratuarekin. Hona hemen zuzenketa:

María Teresa Beriáin Burgui andrea izangai baztertuen zerrendan agertzen da, bertan azaltzen denaren arabera deialdiaren 3.1.a) ataleko betebeharra ez betetzeagatik, baina onartuen zerrendan agertu behar du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa baita eta gainerako betebeharrak betetzen baititu.

Eta Eva Berango Ursua andreak, aldiz, izangai onartuen zerrendan agertzen den arren, baztertuen zerrendan agertu behar du, ez baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta, beraz, ez baitu betetzen deialdiaren 3.1.a) atalean eskatzen den betebeharra.

Orain baztertu den izangaiak erreklamazioa egin dezake, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bost eguneko epean.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0923059