123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Salatua: Aitor Delgado Barrenechea.

Helbidea: Urtebieta, 9 - 2 D - 48960 Galdakao.

Espedientea: 2009044.

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako Ebazpen Proposamena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura arruntari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, Ebazpen proposamen hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatua bizi den herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Frogatutzat ematen diren ekintzak: 2009/02/25 eguneko 19:15etan, 9538-DKR ibilgailuari Elizondoko Jaime Urrutia kaleko 24. zenbakian salaketa paratu zioten honako arrazoi honegatik: zamalanetarako egokituta dagoen tokian aparkatzeagatik, 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2g artikuluaren arabera arau-haustea. Arau-haustea: "zamalanetarako egokituta dagoen tokian aparkatzeagatik.

Doakionari kargu plegua igorria, honek alegazioak aurkeztu ditu legezko epe eta moduan, eta alegazio hauek onartu egiten dira.

Baztan, 2009ko irailaren 14an.-Espedientearen bideratzailea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0922497