123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2479/2009 EBAZPENA, irailaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (Administrazioa) izateko zenbait lanpostu lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena. Lanpostuak, 4 lanpostu huts betetzeko tramitazioan dagoen lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak izanen dira eskainiko direnak. Lekualdatze lehiaketa maiatzaren 25eko 1487/2009 Ebazpenak onetsi zuen eta 2009ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 29an emandako 1838/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (Administrazioa) izateko zenbait lanpostu lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2009ko 97. Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7an). Lanpostuak, 4 lanpostu huts betetzeko tramitazioan dagoen lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak izanen dira eskainiko direnak. Lekualdatze lehiaketa maiatzaren 25eko 1487/2009 Ebazpenak onetsi zuen eta 2009ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (Administrazioa) izateko zenbait lanpostu lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Lanpostuak, 4 lanpostu huts betetzeko tramitazioan dagoen lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak izanen dira eskainiko direnak. Lekualdatze lehiaketa maiatzaren 25eko 1487/2009 Ebazpenak onetsi zuen eta 2009ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ANCIZU IRIBARREN, MARIA PAZ

ANDUEZA GAZOLAZ, FRANCISCO JAVIER

DIAZ DE CERIO FERNANDEZ, FRANCISCO JAVIER

ITURRALDE GARCIA, ANGEL MARIA

MUÑOZ YUSTE, EVA

Baztertuak:

Deialdiko 3.1 oinarrian eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

DIAZ LASO, PILAR

Iragarkiaren kodea: F0922879