123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2009 EBAZPENA, irailaren 3koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko buruak emana, David Chivite Pérez jauna Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Kazetaritzako goi mailako tituludun gisa aritzeko (A maila), eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, irailaren 25ean hartutako 83/2008 Erabakiaren bidez, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko Kazetaritzako goi mailako tituludun izateko lanpostu bat, A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta horren oinarriak onetsi zituen. Deialdia 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Ikusirik oposizio-lehiaketako epaimahaiak 2009ko uztailaren 22an egindako izendapen proposamena eta interesdunak deialdiko 7.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu duelarik.

Horrenbestez, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortzen duen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren funtzionamendurako estatutu organikoaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. David Chivite Pérez jauna Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kazetaritzako goi mailako tituludun gisa aritzeko (A maila), eta lanpostua hari esleitzea.

2. Izendapena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean, interesdunak lanpostuaren jabetza hartu beharko du. Une horretatik aurrera, nomina eta plantillako funtzionario izaera eskuratuko du,indarra duten xedapenetan Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko funtzionarioentzat ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.consejoaudiovisualdenavarra.es web-orriko azkeneko berrien atalean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko irailaren 3an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: F0922529