123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

156/2009 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ana María Goñi Beloqui Kontabilitateko Prozedura Berezien Bulegoko buru izendatzen duena, aldi baterako, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Atalean.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman ondotik,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.-Ana María Goñi Beloqui, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Kontabilitateko Prozedura Berezien Bulegoko buru izendatzea, aldi baterako, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Atalean.

Bigarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartze eta Kontabilitate Zerbitzuari, Kontabilitate Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 16an.~Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0922724