122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2009ko irailaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren katastroko 4. poligonoko 237. lurzatiaren xehetasun azterlana, Odol Emaileen kaleko 5ean den eraikinari dagokiona, jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0922488