122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2009ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen José Luis Ochoa Rubiok eta bertze batzuek Udal Planean sustatu duten aldaketa puntuala; haren xedea da katastroko 1. poligonoko 12. lurzatiko (El Pozo karrikako 21a) eraikuntzaren sakonera handitzea. Hona hemen xehetasunak:

"21. lurzatirako, El Pozo karrikako 21ean baitago, diseinu arkitektonikorako arau hauek ezarri dira:

3. artikulua. A.C.-2 "Zabalgune intentsiboa".

IV. Determinazio partikularrak.

C. Diseinurako arauak.

C.2. Diseinu arkitektonikoa:

-Antolamenduaren planoetan zehazten dira eraikinaren garaierak (BS+1, BS+2, BS+3) eta kanpoko lerrokadurak.

-BS+3 diren eraikinetan, karrikara jotzen duen fatxaden zabalera 8 m baino gutiago denean, azken solairua atzera emanen da, gutienez ere 3 m-ra kanpo lerrokaduratik.

-Etxebizitza guztiek gela bat gutienez izanen dute karrika eta/edo plaza publikora jotzen duena.

-Orubearen okupazioa beheko solairuan eraikuntzarekin: %100.

-Gehieneko sakonera eraikigarria BS+1, BS+2 eta BS+3-an: 15 m"

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2009ko irailaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0922294