122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bortz lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Izendatzeko proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bortz lanpostu oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Deialdiko 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea buruturik eta ikusita proposatu diren izangaietariko batek ez duela ekarri aipatu dokumentazioa, deialdiko 8.4 oinarrian ezarritakoa aplikatuz Silvia Mezquiriz Oroz izendatzeko proposamena egin da.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Burlatan, 2009ko irailaren 8an.-Jarduneko alkatea, José Manuel Urroz Barasoain.

Iragarkiaren kodea: L0922322