2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 1/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
-Kreditu gehikuntzak: 13.438,26 euro.
Finantzabidea: diruzaintzako gerakina: 870 kontu-saila: 13.438,26 euro.
-Kreditu bereziak: 150.706,22 euro.
Finantzabidea:
-Diruzaintzako gerakina: 35.548,97 euro.
-Leader diru-laguntza: 54.096,25 euro.
-Estatuaren funtsa: 61.061,00 euro.
Guztira: 150.706,22 euro.
Bargotan, 2009ko abuztuaren 25ean.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.
Iragarkiaren kodea: L0922273