122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Bakaikuko Udal Planaren 39. artikuluko aldaketa puntuala, antolamendu xehakatuko determinazioak. Hasierako onespena

2009ko irailaren 11n egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea Bakaikuko Udal Planaren 39. artikuluko aldaketa puntualaren espedientea, Arquitectura y Urbanismo Alsasua S.L.-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoari eta Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legean aldatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Bakaikun, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0922501