122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Arangurengo 11. poligonoko 180. lurzatia borondatez
birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 24ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arangurengo 11. poligonoko 180. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Luis Antonio Larrea Zazpe jaunak sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Interesdunek espedientea aztertzen ahal dute Aranguren ibarreko Udalaren bulegoetan (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti); orobat, alegazioak aurkezten ahal dituzte hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Mutiloabeitin, 2009ko irailaren 24an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0923064