122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetan aldaketa egiteko proposamena,
SAT Ganadería Etxeberrik sustaturik. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Arakilgo Arau Subsidiarioen 67. artikuluan aldaketa egiteko proposamena, SAT Ganadería Etxeberrik sustaturik.

35/2002 Foru Legean xedatuarekin bat, erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arakilen, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0922259