122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

UE-1 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Herri honetako Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen UE-1 urbanizatzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.

Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Agoitzen, 2009ko abuztuaren 10ean.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0922366