122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Planeko E2 sektoreko zoru urbanizagarrian
(aldaketa xehakatua). Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Andosillako Udal Planeko aldaketa, Andosillako Udal Planeko ZE-02 unitateari dagokiona eta E2 sektorearekin bat egiten duena, Urbanizadora Gayarre 2007 S.L.k sustatua Jesús María Gil-Alias Mondarran arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera. Aldaketaren xedea da ZE-02 exekuzio unitatearen antolamendua eta determinazio partikularrak zuzentzea.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2009ko abuztuaren 28an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0921901