122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia.

M.ª Cristina Aznar Bolaño andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiko behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, lehenengo solairua, Iruña).

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2009ko irailaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0922338