122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2127/2009 EBAZPENA, irailaren 9koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Cordovilla-Potasas 66kV-ko aireko linea elektrikoaren bariantea, tentsioa 20 kV-ra aldatzeagatik, Getzeko goi-ordokiaren urbanizatzea dela eta" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak abuztuaren 12an emandako 1957/2009 Ebazpenaren bidez, "Cordovilla-Potasas 66kV-ko aireko linea elektrikoaren bariantea, tentsioa 20 kV-ra aldatzeagatik, Getzeko goi-ordokiaren urbanizatzea dela eta" izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa aitortu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Cordovilla-Potasas 66kV-ko aireko linea elektrikoaren bariantea, tentsioa 20 kV-ra aldatzeagatik, Getzeko goi-ordokiaren urbanizatzea dela eta" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Galarko alkateari edo horrek eskuordetutako zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betiko okupatzekoak, Galarko Udaletxean (Getze-Galar), 2009ko azaroaren 3an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez, haietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iraizoz San Julián, María Jesús Echeverría Ororbia edo José Ramón Eraso Remírez, haietako edozein, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Itziar Calvo Oteiza, Jasone Goikoetxea Iriberri edo Alazne Sueskun Erauskin, haietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galarko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 9an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0922387