122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1148/2009 EBAZPENA, irailaren 22koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak uztailaren 31n emandako 77/2009 Foru Aginduaren bidez, "Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egitea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko irailaren 14ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko urriaren 13an Castejongo udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo udalari iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Castejongo udalari eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 22an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0923026