122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Kreditu aldaketa 2009ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2009ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2009ko irailaren 11n.-Biltzarburua, José Miguel Celayeta Lastiri.

Iragarkiaren kodea: L0922371